Sorterrian erakutsiko dituzte artista ezezagunaren hainbat artelan

Aiurri 2023ko urt. 26a, 10:20
© Pabellón de Mixtos / Ciudadela de Pamplona

Iruñerrian bizi izandako Imanol Bengoetxea, Andoainen jaio eta Barasoainen hil zen 1994an. Hil ostean ezagun egin zen haren artea. Bizi zela, sormenerako joera handia izan zuen.

Hil osteko erakusketa egin zuten Iruñean, eta asteotan Bastero Kulturgunean ikusgai izango da. Gizakia eta haren formak, horiek dira bere arte bulkadaren muina. 2020an, esaterako, Nafarroako hiriburuko Ciudadelan haren 134 margolan, 32 marrazki eta 31 eskultura ikusgai jarri zituzten. Bere kabuz ikasi eta trebatu zen.

Erakusketa zabalik izango da Bastero Kulturgunean, hurrengo otsailaren 25era bitarte. Ordutegia ohikoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!