Pirritx, Porrotx eta Marimotots urteak betez, abenturak biziz

Aiurri 2023ko urt. 29a, 08:34

Pailazoentzat emanaldi berezia izan zen. Are gehiago, Andoaingoa. Izan ere, bideoz grabatu zituzten bi saioak eta urtean zehar DVD formatuan argitaratuko dute. Eta zergatik da berezia? Taldearen 35. urteurrena ospatzen ari direlako. 

Anakleto, amona Joxefina, Poxpolin Marisorgin, Ane pirata... Panpoxa furgonetan bidaia egiten dute eta ibilbidean zehar protagonista izandako pertsonaiei bisitaldia eginez.

Bi saioetarako sarrerak aspaldi agortuta, giro berezia sortu zen Bastero Kulturguneko auditorioan.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!