Euskaldunak Hondarribia garaitu du, eta sailkapenaren gaikaldean jarraitzen du

Aiurri 2023ko urt. 30a, 07:00
Artxiboko irudia.

Bolada onean jarraitzen du Andoaingo taldeak, garaipen berria eskuratu baitu. Asteburuan Ubitarten Hondarribia garaitu zuen, eta aurreko asteburuko Ostadarren aurkako garaipenari segida eman dio. 

Sailkapenean lehen postuetan dauden lau taldeek garaipena eskuratu dute. Datorren asteburuko partida, beraz, garrantzitsua izango da. Touringen zelaian jokatuko du Euskaldunak, sailkapenean aurretik duen aurkaria. Bolada onari eustea zaila da, ezin baita beti irabazi. Baina Euskalduna bolada onean da, 2023ko hasieran erakusten ari den bezalaxe.

17. jardunaldia eta gero, sailkapena

 

  1. REAL UNION CLUB 39 p.
  2. DEUSTO 36 p.
  3. TOURING 31 p.
  4. EUSKALDUNA 31 p.
  5. ORIOKO 28 p.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!