N1 ANDOAIN A15

Abiatu da C2ak kalteturiko plataformak sustatu duen sinadura bilketa

Aiurri 2023ko urt. 30a, 17:56

Eguerdian hasiera eman diote sinadura kanpainari, aurreko egunetan sinatzeko eskuorriak etxez etxe banatu ostean. Telematikoki sinatzeko aukera ere eskaini dute. "Helburu betegarrien dekalogoa"rekin bat egiteko eskatu nahi diete, andoaindarrei, sinaduraren bitartez.

Dekalogoa

  1. Mimendi, A Calonge, Bordaberri Industrigunea, Aita Larramendi Ikastola, Makaldegi, Miranda, Karrika, Buruntza eta Errotagain/Sorabilla bezalako eremuetan N1 errepidearen egungo trazadurak eragindako afekzio akustiko larriak konpontzeko proiektua.
  2. Mimendi, Bordaberri Industrigunea, Aita Larramendi Ikastola, Itsasmendi, Allurralde Berri eta antzeko eremuetan afekzio atmosferiko larriak konpontzeko proiektu bat.
  3. Egungo trazadura tokiko bide-bulebar gisa berrerabiltzea ahalbidetuko duen proiektua, eta andoaindar gazteentzat etxebizitza publikoa eskainiko duten hirigintza-garapenak ahalbidetzea.
  4. Proiektu horrek merkataritza-hirigune bat hornitzeaz gain (Aita Larramendi, Zumea, Kaleberria eta Makaldegia kaleak) eskola-umeak beren ikastetxeetara (Aita Larramendi, La Salle-Berrozpe, Ondarreta, Leizaran) modu seguruan joateko ibilbideak sortzeko aukera emango duten espazioak prestatuko ditu.
  5. Proiektu horren bidez, egungo trazaduraren espazioak birsortu eta berrerabili ahal izango dira, energia garbiak ekoizteko eta Oria eta Leitzaran ibaien balizko ur-goraldien aurrean urpean gera daitezkeen berdegune bihurtzeko.
  6. Proiektu horrek herri barneko trafikoak egungo trazaduran aurreikusitako herri bidera kanporatuko ditu, eta zenbait kaleren funtzionaltasuna berrezartzea ahalbidetuko du, Basterotik Goikoplaza eta Kaletxikira bitarteko mugikortasun bertikala ahalbidetzeko.
  7. Elizondo plaza, Arrate plaza, Nafarroa plaza, Kaletxiki plaza eta Bazkardo plaza bezalako eremuak pertsonentzat berreskuratzeko herri barneko trafikoak birbanatzea ahalbidetuko duen proiektu bat, horretarako beharrezko aparkalekuak sortuz xede hori izango duten espazioetan.
  8. Industria-garapenak bultzatuko dituen proiektua. Horretarako, hiri-bilbidearekin eta bi norabideetan hiri- bideetara sartzeko eta irteteko sarbide zuzenekin poligono atseginak egiteko aukera emango du.
  9. Egungo landa-eremuak babestea ahalbidetuko duen proiektua, gaur egun bertan egiten diren nekazaritza- jarduerak egiten jarraitu ahal izateko eta Andoaingo elikadura-burujabetasuna bultzatzeko.
  10. Azpikola bezalako espazio degradatuak birsortzeko obretako hondakinak berrerabiliko dituen proiektua, Andoainen sortutako karbono-isurien eragina murrizteko.

Eskuorria

Sinadura eman nahi duenak orria aurkezteko hainbat toki ditu aukeran: Karrikako Coviran, Gorostidi burdindegia, Stop liburu-denda eta Telletxea janari-denda. Sinadura bilketa martxoaren 5a bitarte luzatuko da, eta iragarri zutenez auzoz auzo ere sinadurak biltzen ibiliko dira. Behin sinadura guztiak bilduta, Andoainen hasi eta Europa bitarteko erakunde ezberdinetara igorriko dituzte.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!