Liderraren aurka galdu zuen Leizaran taldeak

Aiurri 2023ko urt. 31a, 07:00

©Leizaran Artxiboko irudia

1. lurraldeko senior mailako gizonezkoen ligan Ordizia liderraren aurka galdu zuen Leizaran Ernio inmobiliaria taldeak (30-23). Galduta ere hirugarren postuan daude. Asteburuan Ormaiztegi taldea hartuko dute etxean.

Joanekoan eta itzulikoan, bietan, Ordizia nagusitu da. Aurreko asteburuan Majori kiroldegian ordiziarrek euren nagusitasuna berretsi zuten. Asteburuan seigarren postuan sailkatuta dagoen Ormaiztegi jasoko dute etxean. Aurrealdeari eusteko aukera berria da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!