Ur mozketa berria herrigunean, asteazkenetik ostegunerako gauan

Aiurri 2023ko urt. 31a, 10:58

Ur hornidura sareko ur-ihesak eta isuriak aztertzeko, aldi baterako ur mozketak iragarri ditu hainbat eremutan Andoaingo Udaleko zerbitzu sailak. Urtarrilaren hasieran eta azaroan antzeko lanak egin ziren Andoaingo udalerrian.

"Mozketak asteazken gauerditik (otsailak 1) ostegun bitartean (otsailak 2) gertatuko dira. Azterketa hauek ezinbestekoa egiten dute ur horniduran eten laburrak burutzea, batezbesteko 30 minututako luzapena izango dute. Proba hauen ordutegia gaueko 00:00etatik, goizeko 7:00 bitartean izango da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!