Bi denda itxi dituzte Andoainen, denbora tarte txikian

Aiurri 2023ko ots. 2a, 08:45

Haitzetan harategia, Kale Nagusian.Urte luzez zabalik izan da.

Juan Bautista Erroko Izeia lurrindegia, eta Kale Nagusiko Haitzetan harategia.

Izeia lurrindegia, Juan Bautista Erro kalean. Hamarkada batzutan zabalik izan da.

Tokiko merkatarien itxierak ez du etenik. Egun hauetan ibilbide oparoa izan duten beste bi negozio itxi dituzte. Batetik, Juan Bautista Erro kalean zegoen Izeia perfumeria. Urte luzez herrikide askori zerbitzua eman dion negozioa da. Une honetan lokala erabat hustuta ageri da. Bestetik, Haitzetan harategiak ateak itxi ditu salgai edo alokairuan jartzeko prest zegoela iragarri ostean. Une honetan itxitako negozioen zerrenda luzean daude. Iturza janari-denda Goikoplazan, Kukutegi harategia Kale Nagusian, Begoña arraindegia Ondarretan... Ibilbide luzeko negozio asko itxi da azken aldi honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!