Andoaindarren ideietatik abiatuta landuko du hauteskunde programa PSE-EEk

Aiurri 2023ko ots. 3a, 12:48

Eguerdian, Andoaingo PSE-EEren egoitzan hauteskundeei begirako diptikoa aurkeztu du Maider Lainezek, Jose Luis Verdascorekin eta Daniel Garciarekin batera. Bertan, Andoaindarren ideietan oinarrituta hauteskunde programa osatzearen asmoa azaldu dute. 

Horiek horrela, auzoz auzo joango dira bizilagunen kezkak, ezinegonak eta ideiak jasotzen, otsailaren 11ean hasita. 

  • Otsailaren 11ean, 11:30-13:00, Etxeberrieta plazan.
    • Sorabilla, Aiztondo, Karrika, Martin Ugalde, Etxeberrieta, Aita Larramendi, Txitibar, Zumea plaza, Belabi, Aingurasutegi eta Goiburu.
  • Otsailaren 18an, 11:30-13:00, Juanita Alkain plaza
    • Ondarreta, Juan Bautista Erro, Kale Nagusia, Kale Berria, Zumea kalea eta Olagain.
  • Otsailaren 25ean, 11:30-13:00, Bazkardo parkean.
    • Alejandro Calonge, Rikardo ArregI, Bazkardo, Ama Kandida, Kale Txiki eta Buruntza.
  • Martxoaren 11n, 11:30-13:00,  La Salle etorbidearen eta Plazaola kalearen
    arteko bidegurutzean.
    • Galardi, Extremadura, Gabriel Aresti, Plazaola, Joakin Larreta eta Leizotz.
  • Martxoaren 18an, 11:30-13:00, Goiko plazan.
    • Arrate, Nafarroa, Elizondo, Goiko plaza, Agustin Leiza eta Doctor Huizi kalea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!