Sutea piztu da Kale Nagusiko lurrazpiko garajeetan

Jon Ander Ubeda 2023ko ots. 4a, 15:11

Denbora luzean piztuta zegoen motor batek su hartu du Kale Nagusiko lurrazpiko garaje batean, Juanita Alkain plazatxoaren ondoan. Ke handia sortu da lurrazpian, bereziki motorra dagoen hirugarren solairuan. Bestelako kalterik ez da izan.

Garajera sartzeko saiakera egin duten udaltzainek kez beteriko gunea topatu dute. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta anbulantzia bertaratu dira, eta zorionez kalteak soilik arinak izan dira.

Suhiltzaileak lanean ari ziren bitartean, bertara sartzea debekatu zaie garajeetako jabeei. Gertaerak bertako bizilagunen arreta piztu du.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!