Axeriek Puska Biltzearekin inauteri giroa zabaldu dute Sorabillan

Aiurri 2023ko ots. 4a, 17:51

Axeriek inauterien etorrera iragarri dute Sorabillan goiz partean. Giro alaia zabaldu dute Axeri Dantzako zortzi dantza edo jokoekin, musikarekin eta kantuekin auzoko baserri eta etxeetan, eta bertako bizilagunek harrera ezin bikainagoa egin diete. Olagaineko txistulariak eta Maialen eta Iñaki Lopez de Munain trikitilariak bidelagun izan dituzte. Argazki-bilduma eta bideoak, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!