Bolada onari eusten dio Euskaldunak, Touringen zelaian irabazita

Aiurri 2023ko ots. 6a, 07:22
Artxiboko irudia.

Ubitarten Hondarribia irabazi, eta etxetik kanpo Touring (2-3). Bolada onean da talde urdina, eta garaipen berriari esker 3. postuan da.

Touring sailkapenean gainditu du, gainera. 

18. jardunaldia eta gero, sailkapena

 

  1. REAL UNION CLUB 42 p.
  2. DEUSTO 36 p.
  3. EUSKALDUNA 34 p.
  4. TOURING 31 p.
  5. ORIOKO 29 p.

19. jardunaldian Euskalduna Ubitarten ariko da, Usurbil taldearen aurka. Sailkapenean atzean dago, azken aurreko postuan. Euskaldunak goian jarraitzeko aukera berria du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!