Ezin beti irabazi

Aiurri 2023ko ots. 7a, 07:00

Artxiboko irudia

Porrota laugarren partidan iritsi zen, lehen hiruretan garaipena eskuratu eta gero. Goierri taldea da lau garaipenak eskuratu dituen bakarra. 

Ganbarak Soraluzeren aurka galdu zuen (44-54), baina oraindik ere bigarren postuari eusten dio. Saskiratze gutxien jaso dituen taldea da Andoaingoa, defentsa onena duenaren seinale.

Larunbat honetan, Zast-Ganbara

Aurkariak partida bakarra irabazi du, eta andoaindarrek hiru. Interes handikoa da partida, andoaindarrentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!