Aiurri Kide

Mizpiradiko bertso afarirako bi txartel zozkatuko ditu Aiurrik, harpidedunen artean

Aiurri 2023ko ots. 6a, 09:15

Mizpiradi sagardotegian Bertso afaria egingo da ostiral honetan. Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariek girotuko dute afaria. 

Aiurriko harpidedunen artean 2 sarrera zozkatuko ditugu

Aiurriko harpideduna zara eta bertso afarira joan nahi duzu? Aiurriri eta Mizpiradiri esker, Aiurriko harpidedunak sari polita eskuratu dezake. Bidali whatsapp mezua 619 163 537 telefono zenbakira, "Mizpiradi" hitza aipatuz. Eta zozketaren irabazleak 2 txartel eskuratuko ditu.

Epea: Otsailak 9, osteguna. Eguerdian emango dugu irabazlearen berri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!