"Oroimena aldarrikatu behar dugu zure izenean, Joxeba"

Aiurri 2023ko ots. 8a, 13:12

'Josebaren Etxea' eskulturaren aurrean, Maider Lainez Andoaingo sozialisten buruak eta Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak lore eskaintza egin dute.

Adierazitakoaren artean, hauxe nabarmenena: "Gaur oroimena aldarrikatu behar dugu zure izenean, Joxeba, eta hain modu bidegabean kendu zizkiguten beste hainbaten izenean. Zuen ahotsa izan behar dugu, ahots irmoa, eta gogoan izan erailketetako bat bera ere ez zela gertatu behar".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!