[Postontzia]

Antolatzaileei eskerrik asko

Txakurren lagunak 2023ko ots. 9a, 07:18

Andoaingo txakur jabeen talde bat gara zeinak San Silbestre lasterketako antolakuntzari eskerrak nahi diogun.

Urte mordoaren ostean, lehenengo aldiz, suziririk gabe San Silbestre karrerari hasiera eta amaiera ematea lortu da, txilipitu baten laguntzaz. Batzuentzat aldaketa txiki bat bakarrik izan arren, txakurron jabe garenok, badakigu suziri batek zein eragin duen gure txakurretan. Txakurrek asko sufritzen dute etxafuego bat entzuten dutenean, asko panikoan sartzen dira, infartoak sufritzen dituzte, krisialdiak pairatzen dituzte eta ezinezkoa da txakurrak lasaitzea. Beraien larruazalean jartzeko adibide garbi bat da ondorengo bideo txikia, zenbateraino sufritzen duten argi ikusten baita bertan. Bideoan ikus daiteke:

Hau guztia ikusita, berriro ere benetan eskerrak eman nahi dizkiogu San Silbestreko antolakuntzari.

Arazo hau erraz sahiestu daitekeelakoan, dei egiten diegu, beste elkarte, ntolakuntza eta taldeei, hemendik aurrera suzirien erabilerari buelta bat eman eta arazo hau kontutan hartzea. Kontuan izango gaituzuelakoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!