Are gehiago, atzo zikinkeria guztia zorrotan jasota utzi zuten, gaur goizean bertan hazten den landare inbaditzailea (Reynoutria japonica, panpa-belarra…) garbitzen hasteko asmotan. Eta hara non, inguru horretan berriro ere hainbat lata eta plastikozko poltsak topatu dituztela, atzo edo bart gauean bota dituztenak, antza denez.
Udalaren oharra, Eskola kaleko bizilagunentzat
Bestalde, Andoaingo Udalak oharra zabaldu du Eskola kaleko eskaratzetan. Hona zer dioen idatziak:
“Erabat debekatuta dago balkoietatik edo leihoetatik zaborra edo bestelako hondakinak botatzea: paperak, janari-hondarrak, zigarrokinak, etb. Udalak zigortu edo isundu egingo ditu horrelako jarduerak eta jokabideak”.