Talde eragileak adierazi duenez, kanpaina Zaporeak gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean egingo du, erakunde hori baita bildutako guztia Siria eta Turkiara eramateaz arduratuko dena.
Aldi berean, herritarri deialdi bikoitza egin die: batetik, kanpainan parte har dezan eta jarriko diren postuetan elikagaiak utz ditzaten; eta bestetik, boluntario gisa parte hartu duenari, andoainsolidario@gmail.com korreo elektronikora idatz dezan.
Honako premiazko elikagaiak jaso nahi dituzte: arrain-kontserbak, barazkiak eta lekaleak (txerririk gabe), galletak, arroza, esnea eta pasta.
Honako kartela zabaldu dute: