Naturklimak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak Andoaingo Asfaltia enpresa saritu dute

Aiurri 2023ko ots. 10a, 10:55

Asensio eta Garcia Prado.

Gipuzkoako borondatezko karbono-funtsa berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko eta konpentsatzeko tresna da. Berotegi efektuko gasak murriztean datza egitasmoak, eta hori egin daiteke isuri horiek arintzen lagunduko duten mekanismoak eta tresnak diseinatuz. Adibidez, karbono-hustulekuen bitartez.

Atzokoan, Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta Naturklimako lehendakariak aitorpena egin zien beren borondatez karbono-aztarna konpentsatu duten hamar enpresei. Horien artean dago Andoaingo Asfaltia. Asfaltiak langile espezializatuak ditu, eta esperientzia du zoruak eta asfaltoak diseinatzen, fabrikatzen eta zabaltzen.

Jose Ignacio Asensio, Ingurumen Diputatua: “Lehenengo enpresa hauek ingurumen-inplikazio eta -erantzukizun handia erakutsi dute neutraltasun klimatikoaren helburuan, eta beharrezkoa da eskerrak ematea eta ikusaraztea gure lurraldeko sektore ekonomiko eta industrialaren preskriptore izateko hartu duten konpromisoa”.

Fernando Garcia Prado, Grupo Campezoko zuzendari nagusia: "Gipuzkoako Borondatezko Karbono Fondoko emisioak konpentsatzeak enpresaren estrategia garapen iraunkorreko helburuekin lerrokatzen laguntzen digu, eta aitzindari gara horrelako ekimenen sektorean, Taldearen xedeari, ikuspegiari eta balioei eutsiz. Horren ondorioz, anbizio handiko ekintza-plan bat garatu dugu, 2050erako neutraltasun klimatikoaren helburua lortzeko".

Euskadiko borondatezko lehen karbono-funtsa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak jarri zuen abian, Naturklimarekin lankidetzan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!