Pertsona bat zaurituta Ama Kandida etorbideko istripuan

Aiurri 2023ko otsailaren 13a

Ibilgailu baten eta moto baten arteko istripua izan da Ama Kandida etorbidean, 13:45ak aldera. Ezbeharrean pertsona bat artatu dute anbulantziako kideek, eta ospitalera eraman dute.

Ezbeharraren ondorioz, trafikoa moteldu egin da ordu horretan. Joan-etorri asko izaten da denbora tarte horretan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!