Garaipen estua, sailkapenaren atzealdetik urruntzeko

Aiurri 2023ko otsailaren 14a

Euskadiko senior emakumezkoen txapelketa ez da batere erraza izaten ari Leizaran Lanbroa tabernarentzat. Hamabost partidatan lau garaipen eskuratu dituzte. Horietako bat aurreko asteburuan.

Leizaran-Jarrilleras (30-29) partida estua izan zen, oso. Baina garaipenari esker azken postuetatik aldentzen saiatzen ari dira. Otsaileko azken asteburuan bide horretan sakontzeko aukera berria izango dute Andoaingoek, Lema azken-aurreko postuan sailkatuta dagoen taldearen aurka ariko baitira.

Sailkapena, 15. jardunaldia eta gero

1 Ereintza 25 p

2 Zarautz 23 p

3 Bera Bera 21 p

8 Eraiken 14 p

9 Leizaran 8 p

10 Aloña Mendi 5 p

11 Lema 5 p

12 Jarrilleras 4 p

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!