Andoaingo Udala helburu neurgarrien degalogora atxikitzea batzea nahi du Andoaingo herri plataformak. Era berean, hamabost egun atzera ohar bidez adierazi zutenez, "Atxikimenduaz gain, airearen kalitatearen eta zarataren azterketa bat burutzea zenbait puntutan eskatu dio Plataformak Udalari, udal eskumenekoa baita gai hau, milaka andoaindarren osasunean gaur egun ematen ahal den kaltea ezagutzeko helburuz".
Estatuko aurrekontuetatik eratorri diren 476.000 euroak ere hizpide izango dira ez ohiko batzarraldian, herri ekimenak diru partida hori egitasmo alternatiboa garatzeko baliatu behar dela iritzi diolako.
Sinadura-bilketa
Urtarrilaren amaieran eskuorria banatu zuten udalerrian eta sinadura kanpainari ekin diote. Denbora tarte horretan bi mila sinaduren langa gainditu dute, eta martxoaren 5a bitarte kopurua handitzea espero dute.