Honako balorazio-oharra zabaldu dut talde eragileak:
“Atzo amaitu genuen joan den larunbatean Andoainen hasi genuen Turkiako eta Siriako lurrikarak kaltetutakoentzako premiazko elikagaien bilketa.
Andoaindarren erantzuna, beste behin, oso azkarra eta eskuzabala izan zen. Egun hauetan Andoainen bildu den guztia 4.000kg janari dela jakinarazi nahi dizuegu!
Kanpaina arrakastatsua izan da. Eta argitalpen hau baliatu nahi dugu kanpaina honetan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak emateko: boluntarioei, kutxak eta enbalaje-materiala utzi dizkiguten pertsonei, merkantzia garraiatu duten pertsonei, materiala gordetzeko lokala utzi zigun pertsonari, Udalari kartelen kostua bere gain hartzeagatik, eta, batez ere, zuei, zerbait eman eta gure lanarekin jarraitzera animatu gaituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen ellkartasunagatik.
Bildutako guztia Zaporeak GKEak Donostian duen biltegira bidali genuen atzo, haiek arduratuko baitira elikagaiak kaltetutako eremuetara helarazteaz”.