Segizioa Goikoplzara itzuli denean, ekitaldia antolatu duen Lupercales konpartsako zenbait kide udaletxeko balkoira igo, eta hitzartzea egin dute. Aktualitatearekin zerikusia duten hainbat erreferentzia egin dituzte, umorea eta kritika soziala eta politikoa erabiliz: emakumeak orain fakturatu egiten dutela abesten duen Shakira, txotxongiloen modura erabiltzen gaituzten politikoak, borboi lapur eta “kabroia”... Azkenik, plazara hurbildu diren festa zaleei “sexua, dirua eta osasuna” deseatu ostean, Shakira gisa bataiatu duten Sardina erre dute.