Hori horrela, 2001etik 2004ra 18 urte bete dituztenei kanpainaren nondik-norakoak azaltzen dizkien eskutitza iritsiko zaie etxera. Hemendik aurrera, Udalarekin dituzten harremanak zein hizkuntzatan izan nahi dituzten adieraz dezakete eskutitzarekin batera azaltzen den inprimakia beteta eta Udaletxeko Atarian edo Bastero Kulturguneko harreran aurkeztuta. Horretarako, martxoaren 31 bitarteko epea izango dute.
Inprimakia modu fisikoan nahiz elektronikoan aurkezteko aukera dago, eta, horretarako, eskutitzean azaltzen den QR kodea edo honako lotura erabiliko da: egin klik HEMEN.
Erantzunik egon ezean, automatikoki, Udaleko Euskararen Errolda erregistroan jasoko da, herritarrak hartu-emana euskaraz egin nahi duela ulertuko baita. Dena dela, udalari jakinaraziz gero, nahieran, hizkuntzaz aldatzeko aukera izango dute andoaindarrek.