Eskola Zaharra musika-zikloa antolatu du Andoaingo Gaztetxeak

Aiurri 2023ko ots. 22a, 10:14
Iturria: musikazuzenean.eus

Musika-zikloa antolatu du Andoaingo gaztetxeak: Eskola Zaharra, "zuzeneko musikaz gozatzeko kutixi txiki handiak". Hala, igande honetatik aurrera, maiatzera bitarte, kontzertuak izango dira herrian. Hilean behin igoko dira musika-taldeak oholtza gainera, igande arratsaldez, iluntzeko 19:00tan: 

Musika zikloa maiatzaren 14an amaituko da oraindik iragarri ezin den emanaldi batekin. Halere, honatx gainerako taldeen zerrenda:

  • Otsailak 26: Lukiek
  • Martxoak 26: Gailu
  • Apirilak 16: Mice

Emanaldi bakoitzeko sarrerak egunean bertan egongo dira eskuragarri, gaztetxeko atean, zazpi euroren truke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!