Otietako tunela itxiko dute, sapai aldeko matxura konpontzeko

Aiurri 2023ko ots. 22a, 18:04

Ostegunean hasi eta hurrengo sei asteetan itxita egongo da Otietako tunela.

“Tunelak adreilu porotsuko estaldura du gangan, eta horren bidez ura iragazi eta isuri egiten da”. Denborarekin, hondatu eta ur-fluxua handituz joan da. Zati hori konpontzeari ekingo diote ur gehiago ez iragazteko. Eta nola egingo dute? Udalaren oharrean adierazi dutenez, “Hormigoizko geruza bat jarri eta altzairuzko zuntzarekin zigilatuko da ganga”.

Bien bitartean, oinezkoek Otietara iristeko Lizarkolako pasealekua erabili dezakete.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!