Gipuzkoako Foru Aldundiak, zuhaitzak inausi eta moztuko ditu N-I errepidearen ertzetan, Bazkardotik N-I-451 lotunera doan tartean, Iruneko noranzkoan, igande gauean. Lan horiek gauez egingo dira, zerbitzuko eta bide-segurtasuneko arrazoiak medio.
Horiek horrela, Iruneko noranzkoan doan N-I errepideko galtzada (gorakorra) erabat moztuko dute, 22:00etatik 6:00etara eta ordezko bidea A-15 (Andoain - Astigarraga) errepidea izango da. Adierazitako lanak otsailak 26tik 27ra doan gauean hasiko dira eta martxoaren 5tik 6ra doan gauean bukatzea espero da, 6 laneguneko iraupena izango dutelarik. Errepideak ez du afekziorik izango tarteko asteburuan.