Txitibar plaza eta Laboral Kutxa arteko errepidea itxiko dute larunbat arratsaldean

Aiurri 2023ko ots. 24a, 12:14

Larunbat arratsaldean, txirrindularitza proba bat egingo dela eta, trafikoa itxita egongo da 16:00etatik 18:00etara, Txitibar plaza eta Laboral Kutxa artean. Autobus zerbitzuari dagokionez, Donostiara doazen autobusak Txitibarreko biribilguneraino sartuko dira eta Tolosara doazenak Kale Berriako (Laboral Kutxa) biribilguneraino.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!