Aiurri Kide

Sutagarren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Aiurrik, harpidedunen artean

Aiurri 2023ko ots. 26a, 20:09
© Sutagar

Sutagar taldeak "Alarma" diskoaren aurkezpen-birari ekingo dio, eta datorren martxoaren 10ean Andoaingo Gaztetxean kontzertua eskainiko du. Gaueko 22:00tan hasiko da. 

Aiurriko harpidedunen artean 2 sarrera zozkatuko ditugu

Sarrerarik gabe geratu zara? Aiurriko harpideduna zara eta kontzertura nahi duzu? Aiurriri esker, Aiurriko harpidedunak sari polita eskura dezake. Bidali whatsapp mezua 619 163 537 telefono zenbakira, "Sutagar" hitza aipatuz. Eta zozketaren irabazleak 2 txartel eskuratuko ditu.

Epea: Martxoak 3, ostirala. Eguerdian emango dugu irabazlearen berri.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!