Elurra Andoaingo kaleetan

Aiurri 2023ko ots. 27a, 09:07

Goizeko 08:15ak aldera elurrarekin topo egin dute lanera edo eskolara zihoazen herrikideek. Elur malutak izan dira hasieran, eta gehixeago segidan.

Negu giroko astea izango dela diote metereologoek. Herrikide ezberdinek bidalitako bideoa da, eskegi duguna. 

Udaltzaingoaren oharra

Arretaz ibiltzeko deia luzatu diete herrikideei, batez ere aldapak diren tokietan. Oinetako egokiak erabiltzeko beharra azpimarratu dute.

Informazioa: 943 300 819.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!