Bigarren garaipena jarraian Euskadiko Ligan

Aiurri 2023ko otsailaren 28a

Artxiboko irudia.

Euskadiko senior emakumezkoen txapelketan bigarren garaipena eskuratu du jarraian, Leizaran Lanbroa taberna taldeak. Sailkapenean tartea zabaldu dute atzealdean geratzen ari diren hiru taldeekin.

Askartza 19-22 Leizaran. Alde handirik gabe, baina etxetik kanpo irabazi zuen. Bigarren garaipena jaraian da, inauterien aurretik Leizaran-Jarrilleras (30-29) partida estuaren ostean.

Asteburuan Urduliz hurbilduko da Allurraldera. Sailkapenean aurrealdean da, Andoaingoek lortutako garaipen bikoitzarekin.

Sailkapena, 16. jardunaldia eta gero

1 Ereintza 27 p

2 Zarautz 25 p

3 Bera Bera 23 p

5 Urduliz 21p

8 Eraiken 14 p

9 Leizaran 10 p

10 Aloña Mendi 5 p

11 Lema 5 p

12 Jarrilleras 4 p

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!