Garaipen berria, sailkapenaren bigarren postua eskuratzeko

Aiurri 2023ko ots. 28a, 07:30

©Leizaran Artxiboko irudia

1. lurraldeko senior mailako gizonezkoen ligan mugarri bilakatu zen partida irabazi zuen Leizaran Ernio Inmobiliaria taldeak, sailkapenean bigarren zegoen Urolaren bisitaldia jaso zutelako. Bada, partida irabazi eta orain andoaindarrakdira bigarren postuan daudenak.

Ez zen partida erraza aurrikusten, eta emaitza estu samar izan zen azkenerako: Leizaran Ernio Inmobiliaria 29-28 Urola.

Sailkapena, 17. jardunaldia eta gero

  1. Ordizia 29 p
  2. Leizaran 22 p
  3. Urola 22 p
  4. Saieko 21 p

Asteburuan, Aritzbatalderen zelaian

9. postuan sailkatuta daude, sei garaipenekin. Andoaindarrek bolada onari eusteko ahaleginak egingo dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!