Andoaingo Udalak pestakuntza eta kontratazio egitasmoa iragarri du, 45 urtetik gorako emakumezkoei begira. 6 hilabetez muralismoaren esparruan ariko dira, "Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak" programaren baitan lanean.
Programaren hasiera data, martxoaren 20rako aurreikusten da. Eskaintzen diren lanpostuak betetzeko hautaketara aurkezteko modu bakarra Lanbideren bitartez izango da. Interesatuek Lanbiden izena emanda egon behar dute eta oinarrizko baldintzak bete behar dituzte (www.lanbide.eus).
Izen ematea burutzeko epea martxoaren 7ra arte luzatuko da.
Informazioa:
- Sustapen Ekonomikoa, Enplegua eta Gazteria Lansaila
- 943.304221
- enplegua@andoain.eus
- efteknikaria@andoain.eus