Zer egin nazioarteko proba erraldoia Kaletxiki jaietan dela igaroko bada? Asteotan azterlan lanetan aritu dira eta, Aiurrik jakin ahal izan duenez, festak astebete atzeratuko dira. San Pedro eguna ekainaren 29a da, eta aurten ostegunarekin izango da. Santuarekin bat eginez, ekitaldi xumeren bat egiteko aukera ez dute baztertu. Baina jaiak ez dira ekainaren 30etik uztailaren 2ra ospatuko, uztailaren 7tik 9ra baizik.