Andoaingo Abesbatza Errepublikarraren deialdia

Aiurri 2023ko mar. 1a, 11:26

Datorren apirilaren 15ean 36ko Gerran fusilatutakoen omenezko ekitaldia antolatuko du Oroituz, Andoainen elkarteak. Abesbatza Errepublikarrak hutsik egin gabe parte hartu ohi du ekitaldan, eta dagoeneko lehen entsegua iragarri du.

Martxoaren 3an izango da Andoaingo Gaztetxean, iluntzeko 19:00tan hasita. Entsegua Joxe Mari Oiartzabalen zuzendaritzapean egingo dute. Abestu nahi duen orori zabalik dago gonbidapena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!