Aiurri Kide

Sutagar taldearen kontzerturako sarrera bikoitzaren irabazlea

Aiurri 2023ko mar. 3a, 10:50

Martxoaren 10ean "Alarma" diskoa aurkeztera datoz Sutagar taldekoak, Andoaingo Gaztetxera. Aiurrik bi sarrera zozkatuko ditu harpidedunen artean, eta dagoeneko badugu irabazlearen izena.

Haize Lasa harpidedunak eskuratu ditu bi sarrerak. Zorionak! Aiurritik pasa beharko du, sarreren bila.

Zozketak interes handia piztu du harpidedunen artean, zozketaren albisteak bisitaldi ugari izan baitu sarean. Eta, ondorioz, zozketan izena eman dutenak dozenaka izan dira. Sarreren salmenta, gainera, agortu egin da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!