Jatorri desberdinetako andoaindarrek elkar ezagutzea eta kulturartekotasuna sustatzea da ekimenaren helburua, tokian tokiko jakiekin gozatzearekin batera.
Venezuelako eta Nigeriako jakien inguruan bildu ziren oraingo honetan, esan bezala. Hain zuzen, Zumeatarra elkarteko sukaldean, Venezuelako arepak eta hiru esneko pastela eta Nigeriako arroza haragiarekin egin zituzten, eta ondoren, bertatatutako guztiek afari-merienda gozorekin gozatzeko aukera eduki zuten.
Sukaldean lanean honakoak aritu ziren: Genesis Yepez, Dolly Osaro, Maryoly Yepez, Zainab Owi, Tita Chavez, Maris Stephen eta Francismer Ruiz.