Bide Berdeak Euskadiko turismo-ereduaren parte dira, beraz, Euskadiko zikloturismoko estrategiaren sustapenean aurreikusita daude, besteak beste, Bide Berdeen Jardunaldiak, errepide bidezko turismo-ibilbideen eskaintza (Euskadi cycling), baterako marketineko ekintzak eta Euskadi Bike Country kluba sortzea. Gainera, tailer profesionalak antolatzen ari dira enpresa turistikoei zikloturismoko produktua bideratzenlaguntzeko.
Hari beretik tiraka, Maider Lainez pozik agertu da: "Turismo jasangarria bultzatzearekin batera, enpleguaren eta prestakuntzaren arloan programa ugari egin ditugu, iraupen luzeko langabeei edo gazte langabeei zuzenduak”. Javier Hurtado sailburuak ere oso garrantzitsutzat jo du sustapenerako plana: "Azpiegitura horiek eta zikloturismoaren praktika lehentasunezko ardatzak dira Euskadiko turismo-eredu jasangarrian, hain turistikoak ez diren eremuetako fluxuen mugimendua, eskaintzaren aniztasuna eta turismo arduratsua bultzatzen dutelako.
Enpresei zuzendutako tailerrak
Datorren 13an eta 14an alojamendu-zerbitzuetako enpresei eta turismo- zerbitzuetako enpresei zuzendutako tailer zehatzak emango dira. Enpresek bizikletaz bidaiatzen duten pertsonen lekuan jarri eta hainbat gai landu ahal izateko.