1.800 kilo elikagai jaso da, Sahara aldera eramateko

Erabiltzailearen aurpegia Hurria-Sahara 2023ko mar. 7a, 13:12

Bertso saioa, arxtiboko irudian.

Martxoaren 19an Basteroko Areto Nagusian urteroko bertso saioa izango da Punttuka Eskolarekin lankidetzan. Bertsolari hauek parte hartuko dute: Alaia Martin, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze,  Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina. Sarrerak salgai daude jada Stop, Ernaitza, Delgado eta Urrats-en.

1976ko otsailaren 27an, orain dela 47 urte, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa  aldarrikatu zen, eta data honen inguruan saharar herriarekiko elkartasun adierazpenak ugariak izan ohi dira: elikagai bilketa, adierazpen instituzionalak udaletan, Oporrak Bakean kanpainaren hasiera, eta Andoaingo kasuan, urteroko bertso saioa.

Elikagai bilketa dela eta, Mediterraneo itsasoa zeharkatzeko sortu diren logistika arazoak medio, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara eramateko herriz herri urtero jasotzen den janaria kopuru oso zehatzetara egokitu behar izan dugu; horregatik ezin izan dugu ohi bezala dendetan herritarren ekarpenak jasotzen egon, baina jakinarazi nahi dizuegu ikastetxeen bidez 1.300 kilo janari lortu direla, eta Oronak emandako diru laguntzari esker Hurria Saharak erositako elikagaiekin guztira Andoaini zegokion helburua bete dela: gure herrian 1.800 kilo jaso dira eta  Gipuzkoan guztira ia 20.000 kilo.
 

Bildutako elikagaien zati bat (Argazkia: Hurria-Sahara)

 
Errefuxiatuen kanpamentuetara iristen zen laguntza instituzionala murriztu da azken urteetan, eta une honetan herritarren elkartasunak ea saharauien antolaketak dira egoera larri bat erantzuteko tresna nagusiak. Horregatik guztiagatik, Andoaingo Hurria Sahara elkarteak eskerrona adierazi nahi die azken kanpainan parte hartu duten ikastetxe, ikasle eta familiei.
 

(A
Munduan konpontzeke dauden gatazka horietako bat da Saharakoa; lurralde okupatuetan errepresioa da nagusi, eta errefuxiatu kanpamentuetan egoera larriagoa bihurtu da 2022ko urrian 1991etik indarrean zegoen su etena hautsitzat eman zenetik. Lurraldea banatzen duen harresi militarraren inguruan ordudanik istiluak egunerokoak dira eta biktima ugari sortu dira  soldadu marrokiar, saharauiar eta zibilen artean: azken kasu honetan, Marrokiar dronek gutxienez zibilen aurkako 61 eraso egin dituzte, 80 pertsonei eraginez, gehienak saharauiak dira baina baita mauritaniar eta argeliarrak ere.

Testuinguru honetan, oso garrantzitsua da otsailaren 23an Andoaingo Udalak onartutako adierazpen instituzionala:  akordioen artean nabarmentzekoak dira udalbatzako alderdi guztiek onartutako bi hauek: "Espainiako Gobernuko presidenteak Mendebaldeko Sahararekiko Marokoren autonomia-proposamena defendatzean izan duen jarrera aldaketa salatzen dugu " eta "Mendebaldeko Sahara Lurralde Ez Autonomoa dela, Nazioarteko Zuzenbidearen menpekoa, inoiz ez da Marokoko Erresumakoa izan, eta, horregatik, Mendebaldeko Sahararen legez kanpoko okupazioa bertan behera uzteko eta Saharako Herriak autodeterminaziorako duen eskubidea gauzatzea ahalbidetzeko exijitzen diogu."  Aiurrik osorik jaso zuen adierazpena eta oso interesgarria da gaur egungo Sahararen egoera ulertzeko.

 
Argi dago Saharako arazo politikoa konpontzea dela saharauiak laguntzeko modurik eraginkorrena, baina beste elkartasun ekintzak ere beharrezkoak dira. Horregatik jakinarazi nahi dugu ireki dela ‘Oporrak Bakean’ proiektuan parte harzeko prozesua: ekimen honin esker  haur saharauiek euskal familietan pasatzen dute udara, desertuko tenperatura gogorrak saiestu eta osasun azterketa zehatzagoak eginez, eta saharar eta euskal familien arteko elkartasunaren eta afektu eta hurbiltasun harremanak sustatuaz. Proiektu honetan parte hartzeko andoainen familia interesaturik balego, Udalarekin harremanetan jar daiteke.

Azkenik, martxoaren 19an Basteroko Areto Nagusian  urteroko bertso saioa izango da Punttuka Eskolarekin lankidetzan. Bertsolari hauek parte hartuko dute: Alaia Martin, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze,  Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina. Sarrerak salgai daude jada Stop, Ernaitza, elgado eta Urrats-en.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!