Andoaingo Udalak informazio-bulegoa jarri du Atarian, Andoaingo Energia Komunitateari buruz (TEK). Gainera, informazio liburuxkak banatu dituzte udalerriko etxe guztietan.
Petri Romero zinegotziak adierazi duenez, “bulegoa apirilaren 4ra arte egongo da irekita, eta ordutegia honakoa izango da: astearteetan 10:00etatik 14:00etara eta ostegunetan 14:00etatik 17:45era. Zerbitzu honi esker, energia komunitatearen inguruan sortzen zaizkien zalantzak argituko dituzte andoaindarrek. Bestalde, edozein zailtasun duten pertsonei ere lagunduko zaie lanean hasteko eskaerak osatzen”.