Martin Ugalde Kultur Parkeko emakume langileek bat egin dute martxoaren 8ko egunaren izaera aldarrikatzailearekin. Kultur Parketik Goikoplazara, ibilaldia egin dute eguardian, eskuetan “Denon bizitzak erdigunean”, “Beste zaintza sistema bat” edo “Gora borroka feminista!” zioten kartelekin.