M8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

Manifestazio jendetsua Andoaingo kaleetan

Aiurri 2023ko mar. 8a, 20:26
Martxoaren 8arekin bat eginez, Andoaingo Asanblada feministak manifestazioa deitu du. Hitzorduarekin bat egin dute ehunka herrikidek.
Izaera irekia hartu duela esan daiteke, adin eta giro oso desberdinetako herrikideak batu baitira manifestazioan. Goikoplazan hasi da eta, herriko kale nagusiak zeharkatu ondoren, adierazpena irakurriz amaiera eman diote Zumea plazan.
 
Txalo artean amaitu da manifestazioa. Lehenago, adierazpenean, zaintza emakumeen bizkar antolatuta dagoela salatu dute eta hori aldarazteko borroka egitearen beharra aldarrikatu dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!