"Ez dugu azken lau urteotako norabidean jarraitu nahi"

Ekitaldiaren amaieran taldeko argazkia atera dute.

Andoaingo EHBilduk agerraldi jendetsua egin du Goikoplazan, Udal hauteskunde-kanpainaren atariko ekitaldian.

Alderdiko ekitaldia izan da, EH Bilduko bi kidek egindako adierazpenak hartu baitu agerraldiaren pisu nagusia. Andoain martxan dagoen herri bat dela adierazi ostean, Andoaingo Udala "geldi dago"ela salatu dute: "Andoaingo Udalak ez du norabide argirik, eta ez diogu guk bakarrik; EAJko alkategaiari entzun diogu aste honetan esaten Andoain geldirik dagoela, atzean geratzen ari dela; eta hala esan du, lotsagorritu gabe, azken lau urteetan udal gobernuan ardurak izan dituenean. Udalak norabide aldaketa behar du. Gure herriak etorkizuna izatea nahi badugu, Andoaingo udal gobernua berrabiarazi egin behar dugu, eta EHBildu prest dago lema horri eusteko". 

Argazkian ikus daitekeenez, dozenaka lagun elkartu da gaurkoan.

Adierazpenari hasiera eman aurretik, Andoni Alvarez Lete hautagaiak eskertza adierazi die bertaratu dienei: "Erronka handi bati helduko diogu denok batera. Ez bakarrik zinegotziok, denon ekarpenarekin lor dezakegulako aldaketa. Guk ez ditugu call center-ak edo marketing enpresak erabiltzen. Gure indarra bizilagunengan dago".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!