Irteera antolatu du Urki dantza taldeak Urdiñarbera, Maskarada ikustera

Aiurri 2023ko mar. 13a, 13:44

Irteera antolatu du Urki dantza taldeak Urdiñarbera, Zuberoa, Maskarada ikustera, martxoaren 26an. Goizeko 09:30ean irtengo da autobusa Laboraletik, eta, aldiz, itzulia 19:30ean egingo du. 12 euro ordaindu beharko dituzte helduek, eta 6 euro adin txikikoek. 

Hilaren 21ean amaitzen da izen-ematea. Interesa dutenek 627441603 telefono zenbakira hots egin beharko dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!