Mirene Iraola eta Jon Mugica saritu dituzte “Gidabaimena euskaraz” egitasmoaren barnean

Aiurri 2023ko mar. 13a, 13:55

"Gidabaimena euskaraz” egitasmoak Buruntzaldeko herritarrei gidabaimena euskaraz ateratzeko bultzada ematea du xede; horietako bi dira Mirene Iraola eta Jon Mugica sarituak.

Pasa den ostiralean egin zen zozketa 2022an zehar gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz egin eta gainditu zuten pertsona guztien artean.

Andoaingo bi pertsona sarituak Mirene Iraola eta Jon Mugica izan dira, eta saria jaso dute Txitxu Ruiz euskara zinegotziaren eskutik. Ruizek gazte andoaindarrek euskaraz trebatzeko egindako apustua eta ahalegina azpimarratu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!