Laugarren garaipena, jarraian

Aiurri 2023ko mar. 14a, 07:14

©Leizaran Artxiboko irudia

Leizaran Ernio Inmobiliaria taldea bolada onean da, aurreko asteburuan Allurralden Saieko garaitu eta gero (33-28). 1. lurraldeko senior mailako gizonezkoen liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, bigarren postuari eusten dio.

Leizaran eta Urola borroka bizian dira, bigarren postuari eusteko.

Sailkapena, 19. jardunaldia eta gero

  1. Ordizia 31 p
  2. Leizaran 26 p
  3. Urola 26 p
  4. Saieko 23 p

Txingudi-Leizaran, asteburuan

10. postuan sailkatuta daude, eta bi talderen artean hamar garaipeneko aldea dago. Alde handia, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!