M8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

Amaiur Sarriegi eta Ixiar Bakero hizlari ariko dira Bastero Kulturgunean

Aiurri 2023ko mar. 15a, 07:07

@amaiursarriegi

"Emakumezkoen futbolaren iragana eta oraina: profesionalizaziorako bidea" izenburupean, atzoko eta gaurko goi mailako jokalariak hizlari ariko dira.

Ixiar Bakero Añorgako jokalaria izan da eta Amaiur Sarriegi Realeko jokalaria izateaz gain, nazioarteko lehiaketatan aritu da. Euskaldunak iragarri duenez, bi gonbidatuak "emakumeen futbolaren bilakaerari buruz arituko dira; jokalari profesional izateko bide luzeari buruz, emakumezko taldeentzako babesleak lortzearen lan gogorrari buruz, besteak beste".

Hitzordua 19:00tan hasiko da, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!