Aurreko hilabeteetan egin bezala, oraingoan ere dozenaka langile atera da enpresaren kanpoaldera. Sirena hotsak, oihuak… zaratatsua izan da gaurko ordubeteko protesta-ekitaldia. Andoaingo lantegiko langileek, gainera, beste lantegi batzuetako ordezkarien babesa jaso dute. Asturias, Kantabria eta Burgos aldetik elkartasunez hurbildu dira Andoainera, gaurkoan.
2022an ez zaie KPIaren araberako eguneraketatik iritsi, eta 2023an bide beretik doaz. Enpresako giza baliabideen alorrak entzungor jarraitzen duenez, mobilizazioei ekin diete. Gehiago egitea dute buruan, hurrengo asteetan.
Azken ordukoa
Langileen asanbladan, gehiengo handi batez, grebara joatea erabaki dute. Grebak hamar eguneko iraupena izango du, martxoaren 27tik apirilaren 5era.