Maila ona Añorgako Duatloian

Aiurri 2023ko mar. 16a, 07:05
©Zumeatarra

Zumeatarra triatloi taldeak Añorgako duatloian lan txukuna egin zuen, aurreko asteburuan. Taldeka bigarren postua lortu zuten.

 Eta, horrez gain, klubak zabaldu duenez, Andoni illarramendi V2 kategorian txapeldun izan zen, eta Aitor Sarasola txapeldun-orde V1 kategorian. Bestalde, Iñigo Duarte-k 12. postua lortu zuen sailkapen nagusian. Gainera, hiru taldekide lehen aldiz aritu ziren: Koldo Velasco, Mikel Aranalde eta Maria Rengel.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!