Parke osasungarrien ibilbidea aurkeztu dute Sorabilla auzoan

Aiurri 2023ko mar. 16a, 10:24

Andoaingo Udalak 4 jolas mahai eta 27 tresna osasungarri ipini ditu, ariketa fisikoa egin ahal izateko, adineko pertsonen nahi gabeko bakardadea saihesteko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Programa hau Josefina Rubio Tiok Udalari eman zion herentziari esker finantzatu dela azpimarratu du Lainez alkateak.

10 parke osasuntsu eta gizarteratzeko topaguneak sortuko dira Andoaingo hainbat auzotan:

    • Alejandro Calonge.
    • Bazkardo plaza.
    • Nafarroa plaza.
    • Agunstin Leitza plaza.
    • Plazaola kalea.
    • Alkartasuna kalea.
    • Trentxiki.
    • Aiztondo (bi kokaleku).
    • Sorabilla

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!